943 69 69 14 ?

Produkzio-baliabideak

Roteta mekanizatuan produkzio-baliabide espezializatuak eta teknologia-abangoardiakoak dauzkagu, zerbitzu profesionala, arina eta sektoreak behar dituen segurtasun- eta kalitate-berme guztiekin eskaintzeko aukera ematen digutenak.

Makina sorta zabala daukagu. Horien artean Lagun GML8 muntaketa mugikorreko fresatzeko makina nabarmentzen da, 24 erreminta biltegiratzeko edukiera duena. Doosan MYNX 9500 mekanizazio-zentroa daukagu, 40 erreminta biltegiratzeko edukiera duena. Gainera, zure eskura jartzen dugu Hartford VMC 2060 mekanizazio-zentroa, 32 erreminta biltegiratzeko edukiera duena.

Makina osagarri gisa, makinarekin lanean hasi baino lehen erreminten neurketa zehatza katalogatzen laguntzen digun Presetting Zoller Smile 420 bat daukagu. Horri esker, zerbitzu askoz ere arinagoa, eraginkorragoa eta zehatzagoa egin dezakegu.

Roteta mekanizatuan konpromiso garbia dugu berrikuntzarekin eta etengabeko hobekuntzarekin. Ildo horretan, produkzio-baliabiderik aurreratuenetan inbertitzen dugu, zure proiektuaren premiak ahalik eta gehien beteko dituen zerbitzua eskaintzeko helburu nagusiarekin.

CNC fresatzeko makinak

Lagun GML8 muntaketa mugikorreko fresatzeko makina
  • “X” luzetarako ibilbidea: 8000 mm
  • “Y” zeharkako ibilbidea: 1500 mm
  • “Z” ibilbide bertikala: 3000 mm
  • Erreminta-biltegiaren edukiera: 24
  • Ardatzean zeharreko hoztea erremintaren bitartez (20 bar)
  • Buru ortogonal automatikoa
Roteta mekanizatuko LAGUN GML8 muntaketa mugikorreko fresatzeko makina

Mekanizazio-zentroak

Roteta mekanizatuko Doosan MYNX 9500 mekanizazio-zentroa
Doosan MYNX 9500
  • “X” luzetarako ibilbidea: 2500 mm
  • “Y” zeharkako ibilbidea: 950 mm
  • “Z” ibilbide bertikala: 850 mm
  • Erreminta-biltegiaren edukiera: 40
  • Barneko hozte-sistema
  • Mahaiaren gehieneko karga: 3500 kg
Hartford VMC 2060 mekanizazio-zentroa
  • “X” luzetarako ibilbidea: 2060 mm
  • “Y” zeharkako ibilbidea: 800 mm
  • “Z” ibilbide bertikala: 820 mm
  • Erreminta-biltegiaren edukiera: 32
  • Barneko hozte-sistema dimentsio handiko zuloetarako
Roteta mekanizatuko Hartford VMC 2060 mekanizazio-zentroa

Makina osagarriak

Zehaztasunezko mekanizazioetarako produkzio-baliabide espezializatuak
Gamor hariztatzeko makina
  • 45 mm-rainoko metrikoa
  • Buru angeluarra
Presetting Zoller Smile 420
  • Altuera: 450
  • Diametroa: 450
Geuk fabrikatutako oratzeko barailak
  • 200 mm-ko heltzea
  • 8000 kg-ko presioa
Geuk fabrikatutako eskuairak
  • Altuera: 2700 mm

Instalazioak eta biltegiratzea

Produkzio-baliabide modernoez gain, gure instalazioetan 720 m²-tik gorako mekanizazio-eremua eta 240 m²-ko parking itxia ditugu gure bezeroen eskura.

Fabrikatzen ditugun salgaiak biltegiratzeko zerbitzua eskaintzeko gaitasuna dugu. Horrela, Roteta mekanizatuan fabrikatzen ditugun piezak biltegiratu eta antolatzen ditugu, gure bezeroek aukera izan dezaten egokitzat jotzen dutenean piezak jasotzera etortzeko.

Biltegiratze-zerbitzurik behar ez duten bezeroentzat Just in Time ereduaren arabera lan egiten dugu, eta pieza guztiak mekanizatzen amaitzen dugun unean bertan salgaiak jasotzeko aukera ematen diegu, biltegiratze-prozesuak eta ondorengo prozesuetan izan daitezkeen atzerapenak saihesteko.